XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LIBURUAREN ERABILKUNTZA.

Segun zein arotan (1. edo 2. aroa) hala erabili behar da liburu hau.

Aste bakoitzean zehar 2 ikasgai lantzeko daude pentsatuak.

Bigarren aroan euskarazko ikastordutan (4-edo) emango den bitartean, ikasgai bakoitza bi egunetarako delarik, 1. arorako garairik onenak goizeko eta arratsaldeko sarrera ondoko denborak direla egokienak uste dut.

Euskarazko ikastordu barruan, metodologia honi eskaini behar zaion denborari txanda deituz, honelako ordutegia proposatuko nuke ikasgai bakoitza lantzeko: 1. aroa --- 4 txandatan goizez bi arratsaldez bi 2. aroa --- 2 txandatan.

Lehenengo aroan, ikusten denez, beste egun oso bat ere libre gelditzen da.

Nahi bada, ikasgai bakoitza 5 txandatan ere eman daiteke.

Nola lant txanda bakoitza.

Kontutan izanik, liburuaz gain esaldi-multzozko kaset grabatuak daudela.

a) Esaldi multzoarena.

ENTZUNKETA.

Kasetan grabatutako esaldi multzoak entzun ahala, bere baitan irakurri behar dituzte ikasleek.

IRAKURKETA.

Ikaslegoa bi taldetan banatu; batak lehenengo esaldia bi bider ozenki irakurri ahala, besteek isilik egon behar dute.

Bigarren esaldia bi bider irakurri behar du beste taldeak.

Eta horrela beste esaldiak, batak irakurri ahala, besteek entzun egin behar dute.

AZALPENA.

Helburuen agerpena.

Baita hitz gaitz bat edo besterena ere.